· Zubieta kalea, 56 | · Kontxa pasealekua z/g (2 SARRERA)
20007 – Donostia
20007 – Donostia
Donostiako Biarritz Jatetxea Niza hotelaren beheko solairuan dago, hots, hirian hotel tradizio handia duen eta Eduardo Chillidaren familiaren jabetzan dagoen establezimenduan.
Kontxa pasealekutik edo Zubieta kalean dagoen hotelaren sarreraren ondotik sar gaitezke tabernara zein jatetxera. Kalean bertan taberna dago, pasealekuaren eta Kontxako badiaren ikuspegi ederrekin. Eta eskailerak jaitsita, jatetxe atseginera iritsiko gara. Kontxa pasealekuan dago gure terraza, itsas gainean.